AMERIKA AURKEZPENA PPT

lunes, 19 de mayo de 2008

EGUNKARIA

Gaur Maiatzak 19, aurkezpen guztiak izan ditugu klasean. Bertan talde guztiak aurkeztu izan dugu gure material didaktiko desberdinak. Gaiak Hezurrak, Unibertsoa eta azkenik gure taldearena Amerika izan dira.

lunes, 5 de mayo de 2008

EGUNKARIA

Gaur saio teorikoan teknologia berriak curriculumean nola integratzen diren ikusi ditugu eta baita horien baliabide didaktikoak.

Aurreko egunean saio praktikora ez nintzen etorri eta egun horretan egin zuten Power Point baten aurkezpena egin dut. Bertan, nola sartu soinua, estekak eta animazioa ikusi ditugu.

lunes, 21 de abril de 2008

EGUNKARIA

Gaur teoria saioan ariñoko bideoa ikusi dugu eta honi buruz komentatu. Praktika saioan blogean feed-ak sartzen ikasi dugu (enlace batzuk blogean bertan automakikoki egunero berriztuten direnak).

viernes, 18 de abril de 2008

IRUZKINA TESTUARI BURUZ (Manuel Area)

Ikerketa batzuk egin eta gero ikusten da irakasleek IKTak beraien hezkuntza planifikatzeko erabiltzen dituztela (programazioak egiteko, aurkezpenak egiteko, administrazio gestiorako,…), baina ez webquest, edublog, jarduera interaktibo, bideoklip edo antzekoak gauzatzeko. Beraz, gela barruan IKTak erabiltzen dituzten irakasleak gutxi dira eta hauei emandako funtzio didaktikoak eta ikasleei eskatutako lanek ez dute berrikuntza pedagogiko berririk erakusten.

Autoreak IKTen abantailei eta aldaketei buruz hauxe esaten du:
- Irakas metodologian liburuaren monopoliotik urruntzen gara IKT hauei esker. Ikasleek informazio iturri ezberdinak aurkitu beharra izango dute.
- Ikasleek beraiek lanerako planak egin beharko dituzte eta teknologia berriak erabili arazoak gainditzeko, beti ere ikuspegi konstruktibistaren barnean.
- Ikasketak taldean egiteko aukera luzatzen dute.
- Maisuen papera aldatu egiten da, informazioaren emaile izatetik orain antolatzaile eta ikuskari izango da.

http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2007/11/actividades-con-tics-en-el-aula-una.html

lunes, 14 de abril de 2008

EGUNKARIA

Gaur apirilak 14, teoriako klasean teknologia berriak hezkuntzan duten eraginari buruz hitz egin du eta baita teknologia berrien aplikapen hezgarriari buruz. Honek dakarren aldaketak gizartean eta nola ez, hezkuntzan ere. Aldaketa hauek zuzenak eta ez zuzenak izan daitezke.

Praktikako klasean bloga egiten jarraitu dugu eta bertan sarrera berriak egin ditugu: blogak irakaskuntzan eta bideo bat. Etiketak jartzen ikasi dut eta horrekin batera link-ak.

Apirilak 14, bideoa

Gaur blogan bideo bat sartzen ikasi dugu.



Hurrengo arte

BLOGAK IRAKASKUNTZAN

Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat bailitzan, albisteak, iritzia, irudiak, poesia... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat.

Blog bat edukitzeko doako zerbitzuak daude, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke.

Blog baten ezaugarri nagusiak:
Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean.
Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
Kategoriatan banatuta daude: Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela tematika desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.

Hemen doakizue orri batzuk beste hainbat informazio lortzekohttp://adefinirlo.blogspot.com/2007/10/rosario-blog-day-videos-y-escuela-20.html

orri honetan eskematxo bat dituzu blogari buruz:http://cmapspublic.ihmc.us/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1172011947812_810760620_8828&partName=htmltext