AMERIKA AURKEZPENA PPT

viernes, 18 de abril de 2008

IRUZKINA TESTUARI BURUZ (Manuel Area)

Ikerketa batzuk egin eta gero ikusten da irakasleek IKTak beraien hezkuntza planifikatzeko erabiltzen dituztela (programazioak egiteko, aurkezpenak egiteko, administrazio gestiorako,…), baina ez webquest, edublog, jarduera interaktibo, bideoklip edo antzekoak gauzatzeko. Beraz, gela barruan IKTak erabiltzen dituzten irakasleak gutxi dira eta hauei emandako funtzio didaktikoak eta ikasleei eskatutako lanek ez dute berrikuntza pedagogiko berririk erakusten.

Autoreak IKTen abantailei eta aldaketei buruz hauxe esaten du:
- Irakas metodologian liburuaren monopoliotik urruntzen gara IKT hauei esker. Ikasleek informazio iturri ezberdinak aurkitu beharra izango dute.
- Ikasleek beraiek lanerako planak egin beharko dituzte eta teknologia berriak erabili arazoak gainditzeko, beti ere ikuspegi konstruktibistaren barnean.
- Ikasketak taldean egiteko aukera luzatzen dute.
- Maisuen papera aldatu egiten da, informazioaren emaile izatetik orain antolatzaile eta ikuskari izango da.

http://ordenadoresenelaula.blogspot.com/2007/11/actividades-con-tics-en-el-aula-una.html

No hay comentarios: